Auzo elkarteen federazioak, ekologistak martxan, biziz- bizi auzotarrak eta ongi etorri errefuxiatuak elkarlanean prentsaurrekoa eman dute gaur, Bilboko hiri eredua aldatze eskatu diote udalari. Udal batzaren atarian eta udaletxearen atarian hiritarrentzako Bilbo bat egin behar dela azpimarratu dute. Hiriak pertsona guztiek etxebizitza duina izateko eskubidea izan dezaten.
Sasoian sasoikoa gero eta kontzienteagoak gara bertoko produktuak edo hurbileko elikagaiak jan behar ditugula. Garrantzitsua da zer bazkaltzen dugun. Produktu freskoetan oinarritutako elikadura da gure oinarria, horregatik ekaina gauden honetan Sardina izango da gaurko produktua. Sardina arrain urdin paregabea da, Ekainetik Irailera kontsumitzen dena. Sardinak euskal kulturari eutsirik egon dira […]