Gaurko gure lehenengo hizpidea Hiri Krosa izango da, eta horretarako gurekin Iker Gaminde izan da. 2.000 pertsonak egin dute korrika Bilboko 24. Hiri Krosean. Denetarik egon da kategoria nagusietan. Serio berotzen eta luzatzen ibili direnak mozorrotuta eta txantxetan zeudenekin nahastuta. Aste Nagusian ere bada korrikalarientzat tokia. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220826_hirikrosa.mp3 Deskargatu hemen.

Aste Nagusia gero eta hurbilago dago. Horren lekuko, gaur, astelehenean, Aste Nagusiko Hiri krosean parte hartzeko izen ematea zabaldu da. XXIII. Hiri Krosea Abzutuaren 23an izango da, ohiko den moduan ostiralarekin, Aste Nagusiko barikuan, 17:00etatik aurrera. Ohi bezala, konpartsek aurretik irekiko dute izen-ematea, Internetez soilik. Hala, gaur goizean inskripzioa betetzeko […]