Aste Nagusiko Hiri Krosean izen ematea gaur ireki da

Aste Nagusia gero eta hurbilago dago. Horren lekuko, gaur, astelehenean, Aste Nagusiko Hiri krosean parte hartzeko izen ematea zabaldu da. XXIII. Hiri Krosea Abzutuaren 23an izango da, ohiko den moduan ostiralarekin, Aste Nagusiko barikuan, 17:00etatik aurrera. Ohi bezala, konpartsek aurretik irekiko dute izen-ematea, Internetez soilik. Hala, gaur goizean inskripzioa betetzeko formularioa argitaratuko dute Hirikrosa.bilbokokonpartsak.eus web-orrian eta ordutik aurrera izena eman ahal izango da. Halere, komeni da ahalik eta lasterren egitea, iaz dortsalak berehala agortu zirelako. Lehenengo egunean, 1.200 lagunek eman zuten izena eta hainbat kategoria agortu. Aste batean, 2.000 dortsalak amaitu eta kategoria denak itxi ziren.

Informazio gehiago

Bilbokokonpartsak.eus/aste-nagusia/hiri-krosa

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Blue crystal fire ( Robbie Basho) #Bertsioak

al. Eka 3 , 2019
Gaurko saioan Robbie Basho gitarra jolearen kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Robbie Basho  1940an Amerikako estatu batuetan jaio zen. Gitarrista liluragarria, folkaren mugetatik at joan zena. Amerikar indiarren musikak eta Indiako raggak bere egin zituen, eta, poliki-poliki, esperimentazioaren alorrean sartu zen, errepikapenean oinarritutako kantu instrumentalak landuz. Robbie Basho oso […]

Honekin lotuak