Hitzaren Eskolako hirugarren edizioan izena emateko epea zabaldu zuten pasa den astean Dinamoa sormen-guneko kideek. Bertaratu eta Hitzaren eskolak ezagutzeko aukera izan dugu Xabier Gantzareinekin batera. Hitza bere ardatzean jarrita egiten du eskolak, ez da diziplina bat, ezta teknika bat ere, baizik eta hitza bera, ertz guztietatik. Sei hilabeteko eskola […]

Larunbatean Hitzaren Dantza jaialdia ospatuko da Algortako Muxikebarri antzokian. Atik Zra, bertsoak, dantza eta musika batzen dituen ekitaldia da Hitzaren Dantza jaialdia. Joseba Santxok ekarri dizkigu xehetasunak. 2015ean abiatu zen Hitzaren Dantza ekimena eta urte hauetan egindakoaren errepasoa egingo dute larunbatean, beraz, urriaren 3an, Muxikebarrin ospatuko da jaialdia. Bertan, Itsaso […]

Jean-Christian Galtxetaburuk, Mixel Etxekoparrek, Patxi Laskaraik eta Pierre Visslerrek “Züek heben” gaualdia eskainiko dute Euskaltzaindiak Bilbon duen aretoan, ostiralean.  Gaurko Piperpolisen Mixel Etxekopar izan da gurean. Bertan, aurreko egunetan hirian zehar hartutako irudi eta argazkiak erakutsiko dituzte, musikaz lagundurik. Euskal Herriko mapa geopoetikoa egiten dabiltza eta hiru egun haietan Bilbon […]

Jendea, musika, mugimendua, bizia ditu gogoko. Hegaztia da. Horiek bota dizkigu Estherrek bere burua aurkezteko. Elkarte batzutan ibili eta gero (Txiapasen ere sasoi luze baten) Incyde eratu zuten Fernandok eta Estherrek 2000n. Urteen poderioz kooperatiba bilakatu dira eta 2016an REAS-en sartu dira. ESSKongresuan aurkitu barri dogu eta hantxe lotu irratirako […]