BERBAZ: Esther Canarias, hegal egiten, elkarlana oinarri

Jendea, musika, mugimendua, bizia ditu gogoko. Hegaztia da. Horiek bota dizkigu Estherrek bere burua aurkezteko.
Elkarte batzutan ibili eta gero (Txiapasen ere sasoi luze baten) Incyde eratu zuten Fernandok eta Estherrek 2000n. Urteen poderioz kooperatiba bilakatu dira eta 2016an REAS-en sartu dira. ESSKongresuan aurkitu barri dogu eta hantxe lotu irratirako hitzordua.
Incyde-n oso pozik dabil lanean. Euren zeregina: giza-taldeen bidelagun izan, elkarrekin hobeto lan egiten ikas dezaten. Garapenerako hezkuntza, alor nagusia.
Parapentean egin du hegan uda honetan. Amets txiki horietako bat. Amets txikiak betetzea eta jolasean jarraitzea, ze ederra dan! Sormenaren pizgarri. ´Kontuz, beldurrek ametsak laourtzen baitituzte!´
7 urteko Ibairen ama da. Ezkon gabeko ama, eta elkarte batean ari dira gogotsu alo horretan ere. Hurrengoan horretaz mintzatuko gara zabal. Eta Txiapasetaz ere, beharbada?

Erreferentziak:

    http://www.iniciativasdecooperacionydesarrollo.com
  http://madressolterasporeleccion.org
Kantak:
Hegal egiten (Itoiz; hitzak Bernardo Atxagak)
Izarren hautsa (Ruper Ordorika; hitzak Xabier Letek)

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Argiak harpidetza kanpaina berria martxan jarri du, saldu eta erosi logikatik kanpo

ol. Abe 2 , 2016
“Batetik, jarri ahal duzuna; eta bestetik, jaso nahi duzuna” esaldi horretan laburbildu dute harpidetza kanpaina berria, eredu berria aurkeztu nahi dute. Lander Arbelaitz kazetariak aurkeztu digun moduan Argia komunitatea indartu nahi dute, komunitateko kideek ez dute produktuarekin lotutako prezio bat ordainduko, proiektu osoa indartzeko jarriko dute dirua. Astero moduan Argia […]

Honekin lotuak