Hitzaren Dantza Atik Zra larunbatean Algortan

Larunbatean Hitzaren Dantza jaialdia ospatuko da Algortako Muxikebarri antzokian. Atik Zra, bertsoak, dantza eta musika batzen dituen ekitaldia da Hitzaren Dantza jaialdia. Joseba Santxok ekarri dizkigu xehetasunak. 2015ean abiatu zen Hitzaren Dantza ekimena eta urte hauetan egindakoaren errepasoa egingo dute larunbatean, beraz, urriaren 3an, Muxikebarrin ospatuko da jaialdia. Bertan, Itsaso Paya, Xabat Illarregi eta Aitor Mendiluze bertsolariek bestelako zenbait artista izango dituzte plazakide: Mixel Etxekopar kantari, bertsolari eta xirulari zuberotarra, Miren eta Roberto Etxebarria musikariak Erreskan taldearekin, eta Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan" Euskaraldia martxan da

og. Urr 1 , 2020
Martxan da euskaraldiaren bigarren edizioa. Hizkuntza ohiturak astintzea eta euskararen erabilera bultzatzea helburu dituen ariketa sozialaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Ariketan izena emateko epea irailaren 24tik irekita dago. Arrate Illaro euskaraldiaren koordinatzaileak ekarri dizkigu xehetasunak. Gizarteak kolpatu duen pandemiak euskaran ere eragina izan du, askok praktikatzeko […]

Honekin lotuak