Garabide elkarteak gonbidatuta, zortzi hizkuntza gutxitutako hamabi hiztun daude egunotan Euskal Herrian, hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldi bat egiten. Esperientzien trukea egiten, Maroko, Ekuador, Txile eta Kolonbiako eragileekin. “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” atzo hasi zen , eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi. Garabideko Andonik kokatu digu ikastaroaren nondik norakoak. […]