Hamabi parte-hartzailerekin, abian da hizkuntzen biziberritzeari buruz Garabidek antolatutako ikastaldia

Garabide elkarteak gonbidatuta, zortzi hizkuntza gutxitutako hamabi hiztun daude egunotan Euskal Herrian, hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldi bat egiten. Esperientzien trukea egiten, Maroko, Ekuador, Txile eta Kolonbiako eragileekin. “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” atzo hasi zen , eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi. Garabideko Andonik kokatu digu ikastaroaren nondik norakoak. Garapen bidean diren herrialdeekin nahiz hizkuntz gutxituetako komunitateekin euskararen berreskuratzearen esperientzia partekatzen duen elkartea da Garabide.

Diego Fernando Yatacue Kolonbiako nasa hiztuna. Nasa indigena da Diego Fernando Yatacue, kolonbiarra, Cauca departamenduan jaioa.

Lizbeth Georgina Sánchez Ortiz, Nahuatl (Mexiko), Eyichikweyiko  material didaktikoa ekoizteko kooperatiba koordinatzailea.

Milouda El Hankari Amazigera hiztuna eta kulturen arteko bitartekaria da. Afrika iparraldeko amazig etniakoa da El Hankari, Rifekoa. Hizkuntzan egoeraz mintzatu da baina baita herrian bizi duten errepresioaz.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: Enter Sandman (Metallica)

al. Urr 9 , 2017
Metallica taldearen bosgarren bilduma Metallica izan zen, 1991n argitaratua, album beltza bezala ere ezaguna, eta albumaren lehen singlea Enter Sandman kantua izan zen. Haur baten amesgaizto baten inguruko letra duen abesti hau taldearen ezagunenetakoa da, eta singlearen milioi bat kopia baino lehenago saldu ziren, albumaren 30 milioi ale baino gehiago salmentak […]

Honekin lotuak