Atzo igandean hasi zen, nahiz eta lehiaketa gaur hasiko den. Aurten 41 pelikula izango dira Lekeition, horietariko 31 amateurrek egindakoak, eta den -dena euskaraz. Lekeitiokoak lehiaketa eta gehiago izan nahi du, Topagunea hain zuzen, Joseba Zuberogoitiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151123hizpideajosebazuberogoitia.mp3 Deskargatu hemen

Udal gobernuak duela aste batzuk aurkeztu zituen datorren urterako aurrekontuak. Yolanda Jubetoren ustez, behin eta berriro errepikatzen da akats berbera: aurrekontuak egiten dira auzoen eta jendearen beharrak kontuan hartu gabe. Yolandaren ustez bi elementu horiek ezinbestekoak dira, eta aurrekontuek partehartzaileak izan behar dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151123hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen

Eneko Barberena ezohiko gai batekin hasi da gaurkoan, Adur Larreak berriki aurkeztutako Gabriel Arestiri buruzko komiki liburuarekin hain zuzen ere. Gero, Enekok zein Danelek Parisko gertakariak komentatu dituzte: kezkatuta daude biak, besteak beste, Frantziak hartutako neurri gogorrengatik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151120hizpideadanelesarriugarteenekobarberena.mp3 Deskargatu hemen

Izenburuak irakurri ondoren, egunero bezala, gai batu edo gehiagori sakontzea ekiten diogu “Hizpidea” magazinean. Gaur Ion Ansak Pariseko gertakariak hartu ditu hizpide, eta Ionen ustez “bada garaia gauzak argi esateko”: historian zehar Mendebaldearen jarreraz ari zen, jakina. Maite Asensio, bestalde, Islamofobiaz eta ezkerraz hasi da hitz egiten, “Europako balioez hitz […]

Duela 30 urteko hilaren 26an atxilotu zuen Mikel Zabalza Donostian, eta 20 egun geroago agertu zen bere gorpua Bidasoan. Gaur, Karlosek eta Garazik orduko gertakariak gogoratzeaz gain, daramaten borroka azpimarratu dute, egia, aitortza, erreparazio eta justiziaren aldekoa. Datorren larunbatean, Garraldan, omenaldi berezia egingo diote Mikeli, eta egun batzuetako egitaraua prestatu […]

Irakasleentzako enplegu eskaintzak hautsak harrotu ditu Nafarroan: astebete daramate gaiarekin, eta oraindik ez dela guztiz konpondu ematen du. Horrez gain, Mikel Bujandak aurtengo Nafarroa eguna eta izango diren omenduak komentatu du. Eta bukatzeko, Agendan, Bertsoaroa, Ondare Industriala, antzerkia… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151113hizpideamikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Izenburuak irakurri ondoren, gai batzuk sakontzeari ekiten diote gure gonbidatuek, Gaur, Gotzon Elizaburuk Lasarte-Oriako (Zubietaren ondoan) PSEren jarrera aztertu du: “Errauskailua bai, baina ez Zubietan, urrun baizik”. Oihana Etxebarrieta, bestaldetik, “Errauskailua egiterakoan herritarren parte-hartzea beharrezkoa dela” esan digu. Horrez gain, atzo Iparraldean Armistizio eguna izan zen, eta Lehen Mundu Gerrako […]

Gaurko Hizpidea magazinearen hasieran, izenburuak irakurri ondoren, Malen Aldalur izan dugu gurekin. Hasteko, Nafarroan hautsak harrotu dituen gaia aztertu du: OPE berriaren bitartez irakasle berrien %70i euskara jakitea eskatuko zaie. Malenek Ezkerra-Izquierdako jarrera izan du mintzagai. Gero, Kataluniara jo du: dakigunez CUPek bere hitza bete du eta ez du Masi […]

Gaurko Hizpidea magazinean, izenburuak irakurri ondoren, sakontzeari ekin diote Patxi Ruiz de Samaniegok eta Kattalin Minerrek. Patxik Ezker abetzaleak daraman eztabaida izan du mintzagai. Kattalinek, aldiz, atzoko Behobia-Donostia lasterketa. Amaieran, Patxik ere hartu du gai hori. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151109hizpideapatxiruizetakattalin.mp3 Deskargatu hemen