Gasteizko Oihaneder etxean gaur, iluntzeko 19etan, Hizpidea magazinea eta Araba Hizpidea ere aurkeztuko ditugu. Gogoratu behar dugu Hizpidea magazinea egunero egiten dugula Hala Bedi Biko eta Bilbo Hiria Irratiko kideok. Iluntzeko ekitaldiaren inguruko xehetasunak Iñaki Ziarsolo antolatzaileak eman dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151105hizpideainakiziarsolo.mp3 Deskargatu hemen

Hizpidea magazinean ohikoa denez, zortzi hedabideren izenburuak irakurri ondoren, sakontzea tokatzen zaigu. Gaurkoan, Oihana Etxebarrietak bi gai jorratu ditu: jabier Salutregi gaur espetxetik aterako dela alde batetik, eta bestetik, Nafarroako gobernuak aurkeztutako Abortatzeko eskubidearen aldeko zirriborroa. Gotzon Elizburuk, aldiz, EAJk iragarritakoa hartu du hizpide, legealdi honetan ez duela Estatus berriaren […]

Hizpidea magazinean ohikoa denez, izenburuak irakurri ondoren sakontzea tokatzen zaigu. Gaurkoan, Malen Aldalur izan dugu eta honek bi gai jorratu ditu: alde batetik igandean ETBn emandako “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentalak sortutako kalapita izan du hizpide. Bestetik, Malenek Jabier Salutregi kazetaria bihar aterako dela kartzelatik gogorazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151028hispideamalenaldalur.mp3 Deskargatu hemen

Goizero Bilbo eta Gasteiz irratiz lotuko dituen zuzeneko informazio saio berria sortu dute Bilbo Hiria eta Hala Bedi irratiek elkarlanean. Gaur abiatu den HIZPIDEA saioa astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 10:00etara emitituko da aurrerantzean, Bilbon eta Gasteizen aldi berean. Irratsaioak aktualitatearen inguruan jarduten du eta kolaboratzaile sare zabala dauka (30tik gora). […]