Maiatzeko loreak prest ditugu Potto saioan. Gaurkoan Santutxun urtero egiten diren udaberriko bertso-jaialdietara begiratu eta zapatuarekin batera izandako kantu eta errimak ekarri ditugu uhinetara. Lau bertsolari ziren kantatzekoak: Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio. Baina, azkenean, Arkaitz ondoezik izan zen eta haren ordez Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen […]

Opor- eta atseden-egunetatik bueltan, indarberrituta heldu gara POTTO saiora Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia, bertso-munduak dituen kantu-hotsak ekartzeko prest. Gaurko saioan Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalarekin gozatu ederra hartu dugu (Durangaldeak Hego Uribe taldeari irabazita), eta, ondoren, bertso-mundu esperimentala aletu dugu, Diman izan baitzen aukerarik halako saioekin gozatzeko. Iban […]

POTTO saioaren azken kolpe honetan, Pottopsikotiko-depresiboentzako botika prestatu dugu, ale txikietan banatua:  KORRIKAren harira bi opari txiki (Maialenen mezua + Aroa Arrizubietaren bertsoak), Deustuako jaietako bertso-jaialdia (kantuan bost bertsolari Arkaitz Estiballesen aginduetara: Onintza Enbeita, Igor Elortza, Ander Anakabe, Andoni Egaña eta Jone Uria) eta azken buruko lez, Diman izan zen […]

Jartzazu POTTOrik bizitzan. Gaurko saioan BERTSOERRONDA sariketaren akabuko kanporaketa izan dugu aztergai. Erronda kaleko BIRA! kulturgunean jokatu zen 4. kolpea eta seikote gaztea (edo) izan zen kantuan: Ander Ucelay, Garazi Navarro, Aitor Zelaieta, Lurdes Ondaro, Iraitz Mateo eta Aritz Landeta. Finalaren atarian saio txukuna egin, eta primizia mundialean (eta aukerakea […]