POTTO: Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketa eta dimako bertso saio esperimentala

Opor- eta atseden-egunetatik bueltan, indarberrituta heldu gara POTTO saiora Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia, bertso-munduak dituen kantu-hotsak ekartzeko prest. Gaurko saioan Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalarekin gozatu ederra hartu dugu (Durangaldeak Hego Uribe taldeari irabazita), eta, ondoren, bertso-mundu esperimentala aletu dugu, Diman izan baitzen aukerarik halako saioekin gozatzeko. Iban Amorante eta Danele Sarriugarteren kantu eta prosa Miren Amurizaren, Ane Labakaren eta Uxue Alberdiren bertso-errimekin uztartu zirelako Eskolako teilatupean.
Hori guztia, aukeraketa diktatorialean

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 100: Taula periodikoa (Garikoitz Beobide)

og. Mai 9 , 2019
Elementu kimikoen taula periodikoaren sorrera zientzialari askoren ahaleginen ondorio izan zen, ezbairik gabe, baina garrantzitsuenetako bat Dmitri Ivanovitx Mendeleiev errusiar kimikaria izan zen. Aurten 150 urte betetzen dira kimika modernoaren aita pontekotzat hartzen den zientzialariak taula periodikoa argitara eman zuela, eta, horren karietara, Nazio Batuen Erakundeak 2019a taula periodikoaren nazioarteko […]

Honekin lotuak