POTTO: maiatzeko loreak

Maiatzeko loreak prest ditugu Potto saioan. Gaurkoan Santutxun urtero egiten diren udaberriko bertso-jaialdietara begiratu eta zapatuarekin batera izandako kantu eta errimak ekarri ditugu uhinetara.
Lau bertsolari ziren kantatzekoak: Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio. Baina, azkenean, Arkaitz ondoezik izan zen eta haren ordez Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen Karmelo plazan; eta Maialen… Robota zelakoan… Bada, gizakia dela erakutsi zuen, ahaztu egin baitzitzaion hitzordua zeukala Bilboaldeko bertsozaleekin (txapela duen buru ahaltsuak ere irristadak dituen seinale). Beraz, laukotea izan beharrean, hiru bertsolari izan ziren taula gainean: Nerea, Xabat eta Ibon. Horien kantuak, Bilbo Hiria irratian

On egin!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Elena Caballero, “La Basu” rap kantaria, ausart eta sormentsu

al. Mai 20 , 2019
Hogei urtetik gora eman ditu hip-hop munduan eta gaur egun erreferentea da eukal rapzaleen artean. Oso gizonezkoen eremua, eta oso matxista. Musika “industria” osoa ere oso gizonen mundua, gogorra. Asko pairatu izan du alde horretatik eta hortik berdintasunaren eta eraldaketaren aldeko kontzientzia eta ekin argia La Basuk. Beti izan da […]

Honekin lotuak