Potto egitearen graziak batu gaitu berriz ere Bilbo Hirian, eta bertso freskoak ekarri ditugu zuen buru-belarrien gozagarri. Sakana aldea izan dugu jomuga, Euskal Herriaren erdigunea. Abuztuaren hasieran Bakaikuko barnetegian izandako bertso-afariaren kantu aukeratuak dira gaurko protagonistak: Sustrai Colina eta Idoia Granizo izan ziren ohorezko gonbidatu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241022_potto_bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.
Idoia Granizo
Irailaren 23an bertso-saioa izan genuen Bakaikuko barnetegian. Arratsaldea bertsoz blaitu zuten Idoia Granizo altsasuarrak eta Sustrai Colina urruñarrak, Erlantz Ibargurengoitiaren aginduetan. Prosa eta bertsoa uztartutako saioan, ikasleek ofizioak eta bakarkako lanak izan zituzten gozagai ordubeteko jardunean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210923_%20bakaikutik_sustrai_eta_idoia_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.