Kirol eta Eskirol bikoan, Walking Futbol izeneko egokitzapena aztertu dugu. Oinez (korrikarik gabe) egiten den kirola. Koldo Eskubi Euskal Herriko selekzioaren kidea ekarri dugu uhinetara, eta bere esperientzia kontatu digu. Mundialean egon gara! Mundialak gara! Iratxe Etxebarria fisioterapeutaren kontsulta ere bisitatu dugu eta lesioak ekiditeko bidea hartu: kirola omen botikarik […]

Denboraldiko aurreneko bala dugu airean: FUTBOL AMERIKARra NFL ligaren baitan murgildu gara, Jon Iriondo irakasle eta dibulgatzailearen laguntzaz. Kirolaren ezaugarriak, gizartearekiko lotura, etorkizunaren zertzeladak… Gorputzeko babesak, Y itxurako atearen zaintza eta arrautza luze itxurako baloia. Maite Sarasolaren bertsoak, aerobik irakasleen ekarpena (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), German Urteagaren iritzia, Bittor […]

Errugbia eta arrauna elkartu ditugu, Plentzia eta Mungia, kostaldea eta barruko herria; Beteranoen liga eta Mater txapelketa. Emakumeen Errugbi taldea ekarri digute Oihane Casas eta Udane Madariagak, amak eta alabak zelaian, elkarrekin. Mungian emakumezkoen taldea indartsu den seinale, baina neska gehiago behar duten. Erduzie Mungiara! Kostako herrietan arrauna nagusi, eta […]

Sumo kirola Euskal Herrian? Kirola maite dugu, baina ez larregi… Horregatik komentaristak bisitatu ditugu gaurkoan. Sumo borroketako komentarista den Unai Barrenetxeak Kukulumutxuan jarri gaitu eta Sumo kirolaren ezaugarriak hurbildu dizkigu; APRENDITEKA akademia ere bisitatu dugu Algortan, eta Asier Abraira + Aitor Iurrebaso irakasleek roboten sumo-lehiaketetan murgildu gaituzte. Maddalen Markaidaren bertsoek […]

Kirol Eskirol saioan, SKI mundua aztertu dugu eta iraupen luzeko modalitatean sakondu. Euskal Herriaren erreferente handiak izan dira protagonista eta Imanol Rojo eta Irati Cuadrado eskiatzaileek beren esperientziak partekatu dituzte. Mundialak, Olinpiar jokoak, Espainiako txapelketak… horiek eta gauza gehiago gure saio honetan. Era berean, Iker Gurrutxaga eta Jon Garate aerobikeko […]

Denboraldiko bigarren saioan, CURLING kirola ezagutu dugu Gasteizko Harrikada taldearen presidentearen eskutik. Iraitz Perez de Goldarazenak aletu digu kirol “estrategiko” honen nondik norako bereziak; gozatu beharrekoa! Kolaboratzaileen bidez beste kirol batzuetan murgildu gara: Iker Gurrutxaga eta Jon Garate aerobik irakasleak eta Enekopedia (Eneko Bilbaoren hemeroteka). https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/221019_kiroleskirol_curling.mp3 Deskargatu hemen.

Bueltan dugu KIROL ESKIROL Bilbo Hiria irratian. Arrauna hizpide, gaurko saioan 2021-2022 denboraldia aztertu dugu, eta zenbakitan ekarri Ander Garmendiaren Estropadak.eus atariarekin; ARC1 ligan goi puntan egondako Arkote Arraun taldearen jarduna hedatu dugu Eriz Monasterioren eskutik eta Urdaibai arraun taldearen ibilbidea Iker Zabalaren ahotan. Kolaboratzaile sarea ere astindu dugu, eta […]

Kirolaren lubakia den KIROL ESKIROL saioaren ikasturteko azken kolpea da honakoa. 31. programan karta-jokoan aritu gara, MUSean bereziki. Joseba Santxo lagunak bidalitako berbaldia aitzakia hartuta, MUS karta-jokoari heldu diogu, eta bere barrunbeak azaleratu. Jose Antonio Azpiazu legazpiarra elkarrizketatu dugu, LOS NAIPES EN EUSKAL HERRIA liburuaren egilea eta tertuliara Raul Gartzia […]

Kirolaren lubakian, PING eta PONG ibili gara, mahai tenisean gustura..FEKOOR taldearen izana eta izena ezagutu ditugu Gaizka Larrazabal lagunaren ahotan, eskurik gabe ere mahai-tenisean ari daitekeela erakutsita; Artxandako taldea ekarri digu Sergio Pereirak eta agintariek Bilbon kokatzeko asmoa duten PING PONG ETXEA proiektua ere ezagutu dugu, inklusioa eta osasuna ardatz […]