KIROL ESKIROL: NFL ligaren baitan murgildu gara

Denboraldiko aurreneko bala dugu airean: FUTBOL AMERIKARra
NFL ligaren baitan murgildu gara, Jon Iriondo irakasle eta dibulgatzailearen laguntzaz.
Kirolaren ezaugarriak, gizartearekiko lotura, etorkizunaren zertzeladak…
Gorputzeko babesak, Y itxurako atearen zaintza eta arrautza luze itxurako baloia.
Maite Sarasolaren bertsoak, aerobik irakasleen ekarpena (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), German Urteagaren iritzia, Bittor Beaskoetxearen kronika eta, harrijasotzaileen munduan, Karmele Gisasola ZELAI III.aren errekorra.
Saio betea, zuen buru-belarrien gozagarri.
On egin

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Erroldarekin ezin da negoziorik egin"

ol. Urr 20 , 2023
“Erroldarik gabe izaterik ez” lelopean hainbat eragilek elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Errolda pertsona guztienta eskatzeaz gain, erroldarik ez duen pertsonak dituen zailtasunak ere zeintzuk diren azaldu dituzte. Jokin Rebilla elkarrizketatzeko aukera izan dugu eta hark azaldu dizkigu gaur egindako elkarretaratzearen nondik norakoak.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231020_erroldarikgabe_izaterikez.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak