UEUk “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia-produkzioa areagotzea da. Kongresua IKER Zentroarekin elkarlanean antolatuko dute eta bi erakundeek hitzarmena sinatu dute gaur. Hirugarren edizio hau Baionan egingo da maiatzaren 27, 28 eta 29an. […]