Ostegunean helduko da KORRIKA Bilbora, baina hainbat auzotan jada hasi dira giroa berotzen; Uribarrin eta Alde Zaharrean, besteak beste. Euskararen astea antolatu dute lehenengoan, eta “Harro, Herri, Korrika” ekimena bigarrenean. Saloa Bengoetxea Uribarriko Korrika Batzordeko kideak eta Iñaki Etxarri Zaharrean Berri Jai Batzordeko kideak kontatu dizkigute xehetasunak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240319_inaki_saloa_korrika.mp3 Deskargatu […]

Gaurkoan Bilbo aldean Liher taldea “Eta hutsa zen helmuga” lana aurkezten dabil eta gurean bisita egin digute,  hamaika kantu berri bildu dituzte lan berrian. Hutsetik hasi beharraren inguruan hitz egin dute disko kantuetan, izan ere aurreko lana aurkeztu eta segidan etxeratu gintuzten, horren guztiaren ondorengoa da “Eta hutsa zen helburua”. […]