Herri honetan lor daitekeen “elkarretaratzerik handiena” izango da urtarrilaren 14an Bilbon Sare egitasmoak deitu duen manifestazioa, horrela adierazi dute larunbateko mobilizazioko deitzaileak sare herritarrak. 2017. urtea «giltzarri» izan daiteke giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen norabidean. Hori uste du behintzat Sarek. Larunbateko mobilizazioaren inguruan berba egingo dugu Inazio Oiartzabal Sareko kidearekin. […]