HIZPIDEA: Salbuespen eta krudelkeriaz beteriko espetxe politikarekin bukatzeko larunbateko manifestazioan parte hartzera dei egin du Sare herritar plataformak

Herri honetan lor daitekeen “elkarretaratzerik handiena” izango da urtarrilaren 14an Bilbon Sare egitasmoak deitu duen manifestazioa, horrela adierazi dute larunbateko mobilizazioko deitzaileak sare herritarrak. 2017. urtea «giltzarri» izan daiteke giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen norabidean. Hori uste du behintzat Sarek. Larunbateko mobilizazioaren inguruan berba egingo dugu Inazio Oiartzabal Sareko kidearekin. Eragile ugari ari dira babesa ematen“ Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean antolatutako mobilizazioari, eta Sare herritarrak gizarteari egin dio dei, larunbatean bat egin dezaten mobilizazioarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Zergatik kredituak dira hain garrantzitsuak ekonomiarentzako?

og. Urt 12 , 2017
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain ekonomialaria kredituen inguruan mintzatu da. Lerro handitan aztertzen badugu, ekonomiaren gasolina dira kredituak. Ekonomia kapitalista handi batek funtsezkoak ditu kredituak. Gaur eguneko kontsumismo bultzatzeko, ezinezkoa litzateke kreditu-txartelik gabe bizi, adibidez. Beste alde batetik, enpresek ere behar dituzte, euren eguneroko eragiketetan. Atzeraldi ekonomikoan  handi honetan (2008-…) […]

Honekin lotuak