Domekan, urriaren 1ean, egun garrantzitsua dute Katalunian. Espainiak poliziaz bete ditu kaleak (mossoak barne). Horregatik guk gaurko urrezko kantu legez Eskorbutoren Mucha policia, poca diversión aukeratu dugu. Kataluniagaz jarraituz, Lluis Llach-ek (gaur egun politikaria eta burges hutsa denak) egin zuen L’estaca ospetsua. Egun, ikur handia da kantu hau. Zuzenean 1976an […]

Urriaren batean erreferenduma egingo dute Katalunian. Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa? Galderari erantzun beharko diote herritarrak, baina data hori  baino lehen korapilo asko askatu beharko dituzte, tenperatura altuak meteorologiari dagokionez baita ere politika kontuetan. Zalantza asko daude argitzeko,esaterako, gobernuak datorren urriaren 1erako iragarritako galdeketa atontzen laguntzen duten […]

18. atala: Benvingut, Carles; see you later, David. Oporretatik itzuli gara indarrez beterik. Editorialean Kataluniak dagoeneko President-a duela ospatu dugu. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu duen larunbateko manifestazioa gogoratuko dugu eta David Bowie handiaren galera tamalgarria. Un cafè amb Clara García atalean, Bowie galdu izanaren inguruko iritziak bildu ditugu […]

Capítol 10: Desconnexió, misteris i candidats. Editorialean deskonexio prozesuaren abiatzea aipatu dugu, eta hurrengo President-aren izendapenaren egoera aztertu. Ondoren, Unió Esportiva Llagostera taldeko atezainen entrenatzaile Francesc Martírekin izan gara hizketan. El Calaix de l’absurd txokoan, bakarrik gaudenean, inoren begiradatik aparte, zer egiten dugun aztertu dugu. Kriminologiari buruzko atal berria hasi […]

Vicent Partal kazeari katalan ezaguna izan da gurean, Kafe Antzokian Martxelo Otamendik, BERRIA egunkariko zuzendariak eginiko galderei erantzunez eman duen hitzaldiaren harira. Independentziarako bidean Kataluniako herriak orain arte egindakoak eta aurrerantzean egiteko urratsak hartu ditu hizpide. Halaber, Kataluniako estatu berriak, lehengo estatuen aldean, izango lituzkeen berezitasunak ere azpimarratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150908vpartal.mp3 […]

“Guztion etorkizuna jokoan dago. HELDU INDEPENDENTZIARI” Lelo horrekin egin du deialdia Independentistak sareak. Datorren igandean Iruñean ospatuko den Aberri Egunaren inguruko hausnarketak ekarri dizkigu  ekimen horretako kide den Txutxi Ariznabarretak eta gonbita luzatu digu egun gogoangarri horretan parte har dezagun. Manifestazioa eguerdiko 12etan Golemetan hasi eta Sarasate Pasealekuan amaituko da, […]