Gaur betetzen dira hiru urte Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas gaztea hil zuenetik. Epaiketa, aldiz, instrukzio fasean dago, hots, oso-oso astiro doa. Gertaeraz, auziaren egoeraz eta datozen ekitaldiez hitz egiteko, gurekin Jone Goirizelaia abokatua, Koldo Gutierrez Iñigoren laguna, eta Iker Hernandez “Iñigo gogoan” herri-ekimeko kidea izan dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150409solasjoneiker.mp3  Dekargatu hemen

Apirilaren 9an hiru urte beteko dira Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas gaztea hil zuenetik, eta epaiketa oraindik ez da egin. “Iñigo gogoan” herri-ekimenak heriotza argitzea eta gomazko pilotak desagertzea eskatzen du. Apirilaren 11 eta 29rako bi ekitaldi prestatu dituzte, Iker Hernandezek azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasikerhernandez.mp3  Deskargatu hemen