Iñigo Cabacasen gurasoak eta Jone Goirizelaia abokatua prentsaren aurrean agertu dira Auzitegi Gorenaren epaia baloratzeko. Goirizelaiak salatu du medioek familiak berak baino lehenago jaso zutela sententzia. Espainiar justizian hori ohitura bihurtu dela eta guztiz onartezina dela ere gaineratu du. Abokatuaren hitzetan, espainiako Tribunal Gorenak ez du kasuaren funtsera joan nahi […]

Atzo hasi zen Iñigo Cabacas hileta argitzeko epaiketa, lehenengo saioaren laburpena ekarri digu Gotzon Hermosilla Kazetariak. Epaiketan sei ertzain , hiru buru eta hiru agente daude akusatuta zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egotzita, atzo deklaratu zuten. Ertzaintzaren Herritarren Segurtasunerako ofizial bat izan da, hain zuzen, epaiketan hitza hartu duen lehen akusatua. Horrek […]

Hamalau saio eta ehun lekuko baino gehiagoren testigantza jasotzea aurreikusten ditu Cabacas auziko epaiketan. Sei ertzain epaituko dituzte.  Akusazio partikularrak ertzainei leporatzen die Iñigo Cabacas zuhurtziagabekeriaz hiltzea. Fiskaltzak, berriz, absoluzioa eskatu du. Cabasen heriotzatik sei urte eta erdi igaro direnean hasiko da epaiketa. Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 5ean zauritu zuen […]

Sei urte igaro dira 2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo eta larriki zauritu zuela. Bost egunera zendu zen, zauri horien ondorioz. Auziaren instrukzioa luzea eta korapilatsua izan da. Urriaren 15ean abiatuko da sei ertzain epaituko dituen epaiketa. Cabacas auzian justizia egin dadila eskatzeko manifestua […]

Gaur  bete dira sei urte Iñigo Cabacas hil zela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz. Orduan gertatutakoa gogoratzeko eta urrian egingo den epaiketara begira “justizia” eskatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburu honetan.Larunbatean ohikoa bilakatu den moduan hura zauritu zuten lekuan omenaldia egin zuten. Txalaparta doinuekin abiatu zen ekitaldi hunkigarria. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180319_I%c3%b1igoCabacas.mp3 […]

Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo kazetarien zein Jone Goirizelaia abokatuaren kontrako epaiketa egingo dute gaur, Bilbon. 250.000 euro eskatzen dizkie Ugarteko ezizenez ezagutzen den ertzainak. Iñigo gogoan herri plataformak elkarretaratzea egin du epaitegi aurrean elkartasuna adierazteko. Babesa eskaini die familiak epaituei, eta baita Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak […]

Cabacas Lizeranzu familiaren abokatuak iragarri du “seguru asko” helegitea jarriko dutela inputazioen arloan, baina ontzat jo du Ana Torres magistratuaren autoa. Gaur gurean izan da Jone Goirizelaia, autuaren balorazioa egin digu, jaso berri dute eta egun hauetan ondo aztertu ostean helegitea jartzea aztertuko dute.  Jone Goirizelaiak “oso garrantzitsutzat” jo ditu […]