Gaurkoan ere gai ugari jorratu ditu Mikel Bujanda kazetariak Euskalerria irratiak Hizpidea magazinerako prestatzen duen kronikan. Lehenbizi, Arantzadi taldetik Iruñeko Udalean zinegotzi den Laura Berroz mintzatu zaigu. Zinegotzi honek parte hartu zuen bere ahizpa partaide den erakunde bati diru laguntzak emateko bilkuran eta horrek oposizioko taldeen haserrea ekarri du. Azalpenak […]

Aste honi dagokion ARGIA astekariaren 2466. zenbakia aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. Azalean Joseba Asiron, Iruñeko alkate izendatu berritan eginiko elkarrizketan. Asteko gaia, aldiz, “Otsoa babestu… ala otsoengandik?” galdetzen dute. Horiez gain, Break “Eraso sexistak jaietan” eta “Kaliforniako ametsa urik gabe” artikuluak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150619solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen

Ostegunean lau lagun atxilotu zituzten Iruñean, iazko San Fermin prozesioari lotuta, eta hauteskundeen atarian, Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak kontatu digunez. Hain zuzen,  Nafarroa Garaian momentu honetan dagoen giroa ere kontatu digu Bujandak. Horiekin batera Castejongo Trebasa enpresaren egoera eta agenda komentatu ditu gure Iruñerriko berriemaleak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150417solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

…Via Cruzisetatik aparte ibili nahi duzuela? Bada, zatozte gurekin! Iruñeko karriketan barna euskararen ibilbidea proposatu digute Agus, Agur, Iosu eta Apolok. Postrerako errezeta goxoarekin batera, Piztiak taldearen “U” izeneko azken diskoaren doinuak ere entzungai dituzu lagun; Iñaki Irasizabalen azken liburua, “Aita Gurea”, pazko asterako gomendioen artean, eta azkenik, igandean ospatuko […]