Gaurkoan ere gai ugari jorratu ditu Mikel Bujanda kazetariak Euskalerria irratiak Hizpidea magazinerako prestatzen duen kronikan. Lehenbizi, Arantzadi taldetik Iruñeko Udalean zinegotzi den Laura Berroz mintzatu zaigu. Zinegotzi honek parte hartu zuen bere ahizpa partaide den erakunde bati diru laguntzak emateko bilkuran eta horrek oposizioko taldeen haserrea ekarri du. Azalpenak eman ondoren, badirudi giroa lasaitu egin dela eta zinegotziak ez duela dimitituko. Hainbat alderdik bai eskatu dute, ordea, Carmen Albaren dimisioa, Espainiako Gobernuaren ordezkari den andre honek torturak direla-eta egin dituen deklarazioengatik eta hartu nahi izan dituen neurriengatik. Bigarren atal batean “aldaketaren gobernua” deitu zaionaren gainean balorazioa eta ebaluazioa nola egingo diren adierazi digu Mikelek. Nafarroako Kutxa ere izan du mintzagai eta, nafar askok bezala, erantzunik gabeko galdera asko utzi ditu. Garrantzitsuena hauxe: nola uler ote daiteke kaudimen ona zuen erakunde batek bere ondasunak erabat hustuta utzi izana?
Honekin lotuak
-
2010/01/18
IBAIZABAL: “To shoot an elephant”
-
2014/06/12
IBAIZABAL: Bilboko berriak
-
2012/11/12
ASTE HONETAN, ZER?
-
2009/05/04
IBAIZABAL: Nora aldizkaria (16.a)
-
2006/02/21
Artekaleko Kriseilua