Bakaikuko barnetegitik saio berezia egin dugu, kultur ekarpena izan dute euskaltegiko ikasleek bertan, eta irratiaren bidez inguruko bi proiektu interesgarri ezagutzeko aukera izan dute. Lehenengo geldialdia Iruñeko autobus geltokian egin dugu, duela hiru urte ireki baitzituen ateak GELTOKI proiektuak, eta bertako Katrin Ginea batu zaigu mikrofonoetara. Geltokik ez du irabazi […]

Gaur Bilbo Hiria irratian Los Hollister taldea dugu bisitan, lehen lana esku tartean dutela hurbildu zaigu Iruñeko taldea. 2017an sortutako taldea da Los Hollister, Javier Etxebarria, Montxo, Juanlu eta Juan Carlos Aizpuru eta Natxo Zabalak osatzen dute. Hala ere, ez dira hasi berriak, beste proiektu eta talde handietan ibilitakoak dira, […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarin eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak Espainiar Erresumako aurrekontu orokorrak aztertu dituzte. Dirua nola esleitzen da? Euskal Herri penintsular honetan, zelako eragina izango dute? Aurrekontuen datu batzuk aztertu dituzte esaterako, Gobernuak aurrekontuaren %5,13 errepresiora dedikatzen diola, hezkuntzara, aldiz, %0,72; kultura arlora %0,25; osasun arlora %1,3 […]

Gaurkoan euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetaria batu zaigu, eta bertatik bertara Nafarroako gaiak ekarri dizkigu. Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Auzitegi Gorenak  Altsasuko kasua. Eten egin zuten astelehenean auzia, erabaki arte norena zen epaitzeko eskumena eta atzo erabaki zuen terrorismotzat jo eta Auzitegi Nazionalaren esku uztea. Etsipena ekarri du Iruñean […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Gai asko nabarmendu ditu, hasteko Ultzamako biogas planta ikertzeko batzordea eratuko dela. Bestetik hasi dira tramitatzen eremu mistotik eremu euskaldunera pasatzeko tramiteak, orotara 40 herri egin dute eskaera eta tramitazioa martxan jarri dira. Bukatzeko egun hauetan Iruñea ospatzen ari den IkerGazte […]

Marino Goñik ‘Córtate el pelo’ dokumentala aurkeztu berri du, 1960ko hamarkadan Iruñean egondako mugimendu musikala bildu du dokumentalean. 88 minutuko filma zuzendu du. Xabier Unanua izan du laguntzaile  dokumentala burutzeko behar izan dituen bi urteetan. Iruñeko lehenengo musika jaialdiak, eta bertan parte hartutako taldeen testigantza batu ditu, baita momentuko egoeraren […]

Lurrikara batekin esnatuko dira herritar asko Iruñerrian. 07:40 inguruan, lurrak dardara egin du Iruñerri osoan, segundo batzuez, euskalerria irratian ere sentitu dute, horrela kontatu digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Epizentroa Orikain, Anoz eta Anozibar artean izan da eta 7:43ean sentitu da. Kilometro bateko sakoneran izan da, Astinaldi txikiak izan […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Bi gai aipatu dizkigu. Aste beltza izan dute Nafarroan, atzo topatu zuten Burlatan hil zuten andrearen gorpua, Arga ibaian topatu zuten hilotza atzo arratsaldean, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Astelehenean hasi ziren Nafarroako larrialdi zerbitzuak Blanca Marques 48 urteko burlatarraren gorpuaren bila, haren […]

Gaurkoan ere gai ugari jorratu ditu Mikel Bujanda kazetariak Euskalerria irratiak Hizpidea magazinerako prestatzen duen kronikan. Lehenbizi, Arantzadi taldetik Iruñeko Udalean zinegotzi den Laura Berroz mintzatu zaigu. Zinegotzi honek parte hartu zuen bere ahizpa partaide den erakunde bati diru laguntzak emateko bilkuran eta horrek oposizioko taldeen haserrea ekarri du. Azalpenak […]