Ostegunean lau lagun atxilotu zituzten Iruñean, iazko San Fermin prozesioari lotuta, eta hauteskundeen atarian, Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak kontatu digunez. Hain zuzen, Nafarroa Garaian momentu honetan dagoen giroa ere kontatu digu Bujandak. Horiekin batera Castejongo Trebasa enpresaren egoera eta agenda komentatu ditu gure Iruñerriko berriemaleak.
Aste honi dagokion Argia astekariaren zenbakia aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. Azalean “Prestazio sozialak ahultzeak gizarte haustura dakar” irakurtzen dugu, prebentzio neurrien premiaz dihardu gai nagusiak. Gaiak atalean bikote berdinzaleen kontraesanak jorratu dituzte, eta Erdiko kaieran parekidetasuna musikan. Termometroan Anna Gabriel Sabaté elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak berak […]