Bihar larunbata, hilak 30, mobilizazioak deitu dira Europako hainbat hiritan. Irailaren 26n amaitu zen Europar Batasunak ezarri zuen epea Europara datozen errefuxiatuei harrera duina emateko. Pertsona horiek  ihes egiten dute hainbat gauzengatik; pobrezia, enpresa transnazionalen praktikak, gerrak, klima-aldaketa, merkatu- eta inbertsio-akordioak, indarkeria matxista, jazarpen politikoa… Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Moyua […]