Konpartsek agerraldia egin dute gaur, lehiaketa gastronomikoan zegoen Juan Mari Aburto alkatearen aurrean igande gauean konpartsakide batzuek Bilboko Udaltzaingoaren eskutik pairatutako erasoa salatzeko. Bestelako eraso eta trabak ere aipatu dituzte, tartean larunbatean Arriagan gertatutakoak.Gainera, udalak federazioak jai gunean jarritako pankartak kendu ditu, euskararen eta manteroen aldekoak eta erasoen aurkakoak. […]

“Jazarpenari bidea itxi” dinamika martxan jarri dute, Bilboko hainbat eragileren artean sortutako ekimena da. Dinamikaren helburu nagusia da COVID-19 birusaren ondorioz bizi dugun egoera honetan areagotutako poliziaren jazarpen kasuak salatu, eta kaltetuei babesa eta aholkularitza juridikoa ematea da. Alarma egoerak behartutako konfinamenduan emandako gehigikeriak eta eskubide urraketak bildu eta salatu […]

Hilabete konfinatuta daramagu. Itxialdia hasi eta jarraian Bilboko auzoetan elkartasun sarean antolatu ziren, horietako bat Alde Zaharrekoa izan zen. Lau aste pasatu direnean berriro ere beraikin berba egin dugu egun luze hauetan egindakoaz hausnartzeko. Andreak ekarri dizkigu alarma egoeran egin dituzte ekimenak. 200 lagun bildu dira elkartasun sarean. Orain patsadaz […]

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundeak ohar bat kaleratu du, auzo horietako bazterkeria eta pobrezia egoera salatzeko, konfinamendua hasi zenetik jazarpen poliziala bizitzen ari dira Auzoan, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeko kidea den Igelengana jo dugu egoeraren berri emateko. Alarma egoera indarrean jarri denetik auzo […]