Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoan jazarpen poliziala salatu dute

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundeak ohar bat kaleratu du, auzo horietako bazterkeria eta pobrezia egoera salatzeko, konfinamendua hasi zenetik jazarpen poliziala bizitzen ari dira Auzoan, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeko kidea den Igelengana jo dugu egoeraren berri emateko. Alarma egoera indarrean jarri denetik auzo horietan bizitzen ari diren polizia gehiegikeria salatu du. Neurriak ezarri direnetik, Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak kaleak militarizatu eta beldurra eta tentsioa sortu dutela azaldu du taldeen koordinakundeak. Era berean, poliziak gehiegikeriak egiten ari direla salatu du, jendea kalean modu arbitrarioan eta zakar identifikatuz, eta horren kontra egin duten auzotar batzuei salaketak jarri dizkietela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Ruby tuesday ( The Rolling Stones) #Bertsioak

al. Mar 30 , 2020
70 hamarkadan The Rolling Stones taldeak grabatuta Ruby Tuesday kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Ruby Tuesday The Rolling Stones rock talde ingelesaren abesti bat da, 1967ko urtarrilean argitaratua. Jatorrian, Keith Richards eta BRIAN Jonesek idatzia, Jagger/Richards. izenarekin akreditatua agertzen den arren, Let ‘s Spend the Night Together-ekin batera, 1. […]

Honekin lotuak