Osasun egoeraren ondorioz urtebete geldirik egon ondoren, Getxok Jazzaldiari ekingo dio berriro. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean ospatuko da jaialdiaren 44. edizioa Muxikebarrin eta Biotz Alai plazan. Estatuko jazzaren izen handiko artistak izango dira protagonistak oraingoan, baina Talde Lehiaketako banda gazteak edo euskal jazzaren aldeko apustua alde batera utzi gabe. […]