Gaurko Soinugelan Javier Corral, Jerry goitizeneko bilbotar kazetariarekin egon gara musikaz berba egiten. Muskaria aldizkarian hasi zen bere bidea eta, hortik aurrera, hiru hamarkada eta erdiz izan dugu gure musika eszenaren kronista, Bilboko Herri Irratian eta beste hainbat hedabidetan. Azkeneko urteotan, gainera, Izar & Star kontzertu sortaren antolatzaile ibili da […]