Galdera berriak izango ditu Egunean behin jokoak denboraldi berri honetan, erabiltzaileek galderak bidali ahalko dituzte, eta denboraldiko sailkapena ere egingo dute. Zortzi aste iraungo du denboraldiak, martxoaren 29arte. Denboraldi honetako berrikuntzak errepasatzeko guren dugu Josu Azpillaga Codesintax enpresako kideak. Jokoa funtsean ez da aldatu, egunean hamar galdera beharko dira ahalik […]

Garai zailak bizi dituzte gazte askok, lan prekarioak eta bizitza duina ateratzeko arazoak dituzte. Hori guztia salatzeko sortu zen Eragin Bilbo. Borroka garaia dela aldarrikatu eta mahai gainean hainbat salaketa jarri dituzte, eta egun hauetan “Zer dago jokoan” hausnarketa helarazi digute, apustu etxeen inguruko gogoeta latza. Duela gutxi argitaratutako ikerketa […]