“Egunean behin” jokoaren hirugarren denboraldia martxan da

Galdera berriak izango ditu Egunean behin jokoak denboraldi berri honetan, erabiltzaileek galderak bidali ahalko dituzte, eta denboraldiko sailkapena ere egingo dute. Zortzi aste iraungo du denboraldiak, martxoaren 29arte. Denboraldi honetako berrikuntzak errepasatzeko guren dugu Josu Azpillaga Codesintax enpresako kideak. Jokoa funtsean ez da aldatu, egunean hamar galdera beharko dira ahalik eta denbora gutxien erabiliz, puntuazioa eman eta sailkapenean orokorren edo taldeetan ikusi ahalko dugu. Gabonetan jo zuen goia Egunean Behin jokoak. Asterik aste gero eta erabiltzaile gehiago erakarri zituen galdera-erantzunen aplikazioak, baina iazko urte amaieran iritsi ziren 62.000 jokalariren langa gainditzera. Denboraldi berriak zenbat jokalari batuko dituen ikusi behar.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Pabellon 6eko Gazte Konpainiak 'Ubu, finantzen errege' antzezlana estreinatu du

az. Ots 5 , 2020
Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak estreinatu berri du  Ubu, finantzen errege antzezlana.  Ramon Bareak zuzendutako lana, RAUL Quirós Molinaren bertsio batetik abiatutu dute lana, beti era  Alfred Jarryren testua oinarrian izanik. Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin Gomez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal dira antzezlaneko […]

Honekin lotuak