Garagardoaren inguruko escape room-a; nola ihes egin gela itxi batetik

Bizkaian guztira 66 ihesaldi joko daude, horietatik erdia baino gehiago, 46, Bilbon daude. “Escape room” edo ihes-gelak jada ez dira sekretua inorentzat. Hamahiru urte dira Silicon Valleyren lagun talde batek joko martxan jarri zuela. Bilbon badira urteak ihes gelak daudela, gero eta gehiago. Jende-multzo bat gela batean giltzapetu eta, emandako denbora amaitu aurretik, bertatik ateratzea lortu behar dute. Horretarako, igarkizunak, asmakizunak, pasahitzak, buruhausteak, zenbakidun giltzarrapoak… gainditu beharko dituzte. Gaiari dagokionez denetarikoak topa ditzakegu, baina imajinatzen duzue Garagardoa eta ihes gela bat elkartuko bagenu? Ba hori elkartu du Ambar garagardoak eta coco roomek. Markelelek ekarri dizkigu bertako sekretuak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eragile kitxuak eta euskaldunak Ekuadorren hizkuntza lankidetzan

og. Urt 23 , 2020
Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan egingo dute bat, Ekuadorreko iparraldeko Ibarra hirian, eragile kitxua eta euskaldunek, tartean AEK, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Andoaingo Udala. Bihar abiatuko da ikastaroa, gaurkoa Gatxi izan dugu gurean Garabide elkartetik. Garabidek aurten beteko […]

Honekin lotuak