Denboraldiko aurreneko bala dugu airean: FUTBOL AMERIKARra NFL ligaren baitan murgildu gara, Jon Iriondo irakasle eta dibulgatzailearen laguntzaz. Kirolaren ezaugarriak, gizartearekiko lotura, etorkizunaren zertzeladak… Gorputzeko babesak, Y itxurako atearen zaintza eta arrautza luze itxurako baloia. Maite Sarasolaren bertsoak, aerobik irakasleen ekarpena (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), German Urteagaren iritzia, Bittor […]

Kirol Eskirol saioan, SKI mundua aztertu dugu eta iraupen luzeko modalitatean sakondu. Euskal Herriaren erreferente handiak izan dira protagonista eta Imanol Rojo eta Irati Cuadrado eskiatzaileek beren esperientziak partekatu dituzte. Mundialak, Olinpiar jokoak, Espainiako txapelketak… horiek eta gauza gehiago gure saio honetan. Era berean, Iker Gurrutxaga eta Jon Garate aerobikeko […]

Denboraldiko bigarren saioan, CURLING kirola ezagutu dugu Gasteizko Harrikada taldearen presidentearen eskutik. Iraitz Perez de Goldarazenak aletu digu kirol “estrategiko” honen nondik norako bereziak; gozatu beharrekoa! Kolaboratzaileen bidez beste kirol batzuetan murgildu gara: Iker Gurrutxaga eta Jon Garate aerobik irakasleak eta Enekopedia (Eneko Bilbaoren hemeroteka). https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/221019_kiroleskirol_curling.mp3 Deskargatu hemen.

Bueltan dugu KIROL ESKIROL Bilbo Hiria irratian. Arrauna hizpide, gaurko saioan 2021-2022 denboraldia aztertu dugu, eta zenbakitan ekarri Ander Garmendiaren Estropadak.eus atariarekin; ARC1 ligan goi puntan egondako Arkote Arraun taldearen jarduna hedatu dugu Eriz Monasterioren eskutik eta Urdaibai arraun taldearen ibilbidea Iker Zabalaren ahotan. Kolaboratzaile sarea ere astindu dugu, eta […]