Elkarbizitzarako. Bakera. Etxerako #BIDEAN” lelopean Bilboko kalean berriro ere milaka pertsonen aldarriaz bete asmo ditu Sarek datorren urtarrilaren 8an. Orain arte emandako aurrerapausoak aintzat hartu, eta gehiago behar direla adierazi dute bozeramaileek. Salbuespen legediak indarrean iraun bitartean bizikidetza  ezinezkoa  dela esan dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/21108_sare.mp3 Deskargatu hemen.

Foro Sozialak, Sarek eta Etxerat-ek etorkizunerako lehentasunen agenda azalduko dute , presoen auzia lehen planora ekarri behar dela azpimarratu dute. Gai honen inguruan gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak eratzeko unea da. Helmuga: gizarte bat bakean, preso edo ihesean den pertsonarik gabe . Foro sozialak azpimarratu du presoen aferan konponbidea […]

Sarek ETAren amaiaren inguruko balorazioa egin du. Sareko bozeramaile  Joseba Azkarraga eta Bego Atxa ETAren osteko egoera berriaren irakurketa egin dute Bilbon. ETAren desegitearekin espetxe politikari eusteko azken aitzakia amaitu dela azpimarratu dute. Hainbat eskera jarri ditu Sarek mahai gainean. Gogora ekarri dute ez gara aldarrikapen politikoez ari, giza eskubideez […]