Espetxe politika aldatzeko ez dago aitzakiarik Sareren ustez

Sarek ETAren amaiaren inguruko balorazioa egin du. Sareko bozeramaile  Joseba Azkarraga eta Bego Atxa ETAren osteko egoera berriaren irakurketa egin dute Bilbon. ETAren desegitearekin espetxe politikari eusteko azken aitzakia amaitu dela azpimarratu dute. Hainbat eskera jarri ditu Sarek mahai gainean. Gogora ekarri dute ez gara aldarrikapen politikoez ari, giza eskubideez baino, presoen eskubideak bermatu ezean ezin izango da bakeaz hitz egin.Gizarteari ez ezik, euskal erakundeei eta Espainiakoei ere gonbita egin nahi diete aukera hau alferrik galtzen ez uzteko , orain arte gizarte zibilak egindako lana goretsi dute. Iñigo Urkullu eta Uxue  Barkosen proposamenaren berri izan ostean, haiekin bilera egiteko eskatu die Sarek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gure arbasoek osasunaren autogestio maila altua zuten, Oier Gorosabelen arabera

ar. Mai 8 , 2018
Gaurko saioan Oier Gorosabel antzina begira jarri zaigu. Lehenagoko bizimoduaren balioak gogora ekarri dizkigu, zaharren patxada, elikagai naturalak, kutsadura elektromagnetiko eza… Atzera begira jarrita konturatzen da, gauza on asko ere bazeudela , gaur egun erabiltzeko modukoak. Besteak beste, osasunaren autogestio maila altua. Eskura zituen erreminta guztiei etekinik handiena ateratzen  zioten, […]

Honekin lotuak