Goizeko saioaren ondoren, arratsaldean ere, hedabideen inguruan hausnartzen jarraitu dugu, Kafe Solasak ekimenean, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin. Arratsaldeko saioa Kafe Antzokiaren goiko solairuan egin dugu, Kutxa Beltza deritzon gunean. Hasteko, Sandra eta Asier batu zaizkigu irratira, telebista, Twitter eta Facebook darabiltza informatzeko, nahiz eta sare sozialetan desinformazioa gailentzen dela azpimarratu […]

Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak, Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera, hedabideen inguruan hausnartuko du, Kafe solasak izeneko ekimenean. Euskara ikasleekin batera euskarazko hedabideen inguruan aritu gara. Zein nahiago duten, irakurri, entzun edo ikusi. Teknologia berriek aldatu ahal dituzte kontsumo ohiturak. Hitzak, hitzak, hitzak, goizetik gauera telebistan, irratian, prentsan, Interneten. Gure garaiaren ezaugarria […]

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko egunean, hausnarketarako abagunea izan dugu Bilboko Kafe Antzokian, Kafe solasak ekimenean. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako egitasmoa dugu berau, ikasleen artean mintzamena lantzeko, hilean behin gai baten inguruan solasten dira ikasleak. Gaurkoan, martxoaren 8a hizpide hartuta, sexismoa identifikatu eta deuseztatzeko asmoz, gure gizartean eta gure egunerokotasunean izaten […]

Kontsumo ohituren inguruko kafe solasak ekimenean izan gara. Asteazkenean Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak, gure kontsumo ohiturak aztertuko dituzte Kafe Solasak saioan, era naturalean mintzamena praktikatuz aritu dira egun osoan zehar. Bertan jasotako iritziak ekarri ditugu Ibaizabal magazinera. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170112_kafesolasak.mp3 Deskargatu hemen.