Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak salatu du Santxutxun  familia bat kalean gelditzeko arriskuan dagoela, etxearen jabeek auzitara jo dutelako eta familia kanporatzeko eskatu dutelako. Etxegabetzeak badu data: apirilaren 1ean egingo dute, lehenago egoera konpontzen ez bada. Senar-emazteek eta zazpi urteko, sei urteko eta sei hilabeteko seme-alabek osatzen dute familia. […]