Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak salatu du Santxutxun familia bat kalean gelditzeko arriskuan dagoela, etxearen jabeek auzitara jo dutelako eta familia kanporatzeko eskatu dutelako. Etxegabetzeak badu data: apirilaren 1ean egingo dute, lehenago egoera konpontzen ez bada. Senar-emazteek eta zazpi urteko, sei urteko eta sei hilabeteko seme-alabek osatzen dute familia. Orain Basarraten bizi dira, eta, esan dutenez, etxebizitza alokatu zutenean «hainbat irregulartasun» gertatu ziren, etxejabeen aldetik zein etxe agentziaren aldetik. Alokairu kontratua sinatu eta gutxira jakin zuten etxea bahitzeko prozesua abiarazita zegoela. AZET Etxebizitza Sindikatuko bi kidek jabeen, higiezinen agentziaren eta La Caixaren erantzukizuna salatu dute. “Etxegabetze hau gelditzea lortzen ez badugu, bihar beste familia bat egongo da kalean eta beste etxe huts bat auzoan, La Caixaren jabetzakoa, espekulatzaile baten gozamenak egingo dituena”, azaldu dute.
Deskargatu hemen.