Zubiek ibaiaren alde batetik bestera garamatzate; zubiek bereizita eta urrunduta dauden bazterrak lotzen laguntzen digute; zubiek alderdi ezagunetik alderdi ezezagunera igarotzeko bidea eskaintzen digute. Baina igarotze horietan argi izan behar dugu zer zubi gurutzatu, zeren eta, Bertrand Russell filosofoak zioenez, bizitzan deus ere ez baita zailagoa une oro zer zubi […]

Doinua eta harmoniarekin batera, musikan beharrezko diren hiru osagaietako bat izanik, erritmoak askotan imitatu ditu kanpoko soinuak, erritmo errepikakor bati jarraitzen diotenak, batez ere. Trenarena, esaterako. Baina Kanta hizpide honetan, trenak musikari, bere erritmoaz gain, metafora eta irudi eder asko eman diola ikusiko dugu. Beraz, bidaiariok trenera, gure bidaia abiatzera […]

Lagunak ardoaren inguruan bildu dira tabernan eta kantuan hasi dira berehala. Lagunak mahaiaren eta ardoaren inguruan bildu dira txoko edo jatetxe batean eta kantuan hasi dira berehala. Euskal Herrian ohikoak izan dira irudi horiek, nahiz eta azken aspaldion elkarrekin kantatzeko ohitura galduxea daukagun. Gaurkoan taberna giroko kantuez arituko gara, baxoerdi […]

Haurrek Udaberri Jaia izango dute Kafe Antzokian igandean. 17:00etan izango da, Zaparrada konpartsak eta Kurkuluxetan umeguneak antolatuta. Piraten festa egingo dute ume eta gurasoekin, eta horretarako tailerrak, “Maddi Pirata” antzezlana eta txokolate-jana prestatuko dituzte, Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150417solasritakoldo.mp3  Deskargatu hemen