Tarara obra euskaraz iksuteko azken aukera izango da gaur EHUko Bizkaia Aretoan arratsaldeko 19:30etan. Bestalde, igandean “Postdatarik gabeko gutunak” antzezlana izango da BBK aretoan 19:30ean. Kepa Arrestik bietan hartzen du parte eta telefonoaran beste aldean izan dugu bi obrei buruzko xehetasun gehiago ematen. Zentsuraz ere aritu gara berarekin.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240425_kepa_errasti.mp3 […]

Aizu aldizkariaren apirileko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Kepa Errasti aktorearekin hitz egin dute, besteak beste, zentsuraz, zineaz, antzerkiaz eta obrak gaztelaniara ez itzultzeaz. Gainera, Nagore Rementeria Teknopolis saioko zuzendaria ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Bukatzeko, Baudonne etxaldeari buruzko erreportajea ondu dute.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240422_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Astearte buruzuria izan daiteke gaurkoa baina antzerkizaleontzat berezia izan da, Gaurkoan Ganbila bildumaren bigarren labealdia aurkeztu da Bira kulturgunean. Susa argitaletxeak eta EHAZE Euskal Herriko antzerkizaleen elkarteak iazko neguan jarri zuten abian euskal antzerkiari eskainitako Ganbila izeneko liburu bilduma, eta bigarren labealdia aurkeztu dute gaur. Hiru liburu aurkeztu dira “Isiltasuna” […]

Gaurko saioan bideo jokoen euskal komunitatea ezagutzeko asmoz  Game erauntsia webgunera jo dugu. duela bi urte sortu zen elkartea dugu eta bertan bideo jokoen inguruan euskaraz aritzen direnak biltzen dira. Urtzi Odriozaolaren bista izan dugu, aisialdian euskaraz aritzearen garrantziaz aritu da. Bestetik Vaiven konpainiak estreinatu berri duen Treblikara azken trena […]