Aizu aldizkariaren apirileko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Kepa Errasti aktorearekin hitz egin dute, besteak beste, zentsuraz, zineaz, antzerkiaz eta obrak gaztelaniara ez itzultzeaz. Gainera, Nagore Rementeria Teknopolis saioko zuzendaria ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Bukatzeko, Baudonne etxaldeari buruzko erreportajea ondu dute.
Hauteskunde biharamuna dugu gaurkoa, datuen balorazio eta analisi eguna. Datuak dira gaur protagonista, irabazleak, galtzaileak, akordioak, ziko aldaketa… Data saltsa zertxobait ordenatu eta aztertu dugu Xabier Aierdi soziologoarekin. Bere hitzetan, aipatzen zen ziklo aldaketa iritsi da eta atzo gaueko emaitzek eragina izango dute Foru Hauteskundeetan. Bestalde, Aierdik titular moduan utzi […]