Azken bi urteetan 760.000 eurotik gora eman ditu mailegutan Koop57 kooperatiba etikoak, eta 400.000 euro baino gehiago dituzte aurrezkitan. Bi kopuruak berdindu nahi dituzte orain, eta, horretarako, bazkidetza kanpaina hasi dute. Egun, 75 bazkidek osatzen dute kooperatiba. Gorka Julio et Liher Gonzalez koop57ko kideak izan dira gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161121_koop57_erreportaia.mp3 Deskargatu hemen.

Kolaboratzaile berria dugu Hizpidea magazinean, Nagore Vega hain zuzen ere. OlatuKoop ekonomia sozial eradaltzailearen inguruan dabil eta proposamena udaletxetan eztabaidatzeko abian jarri du kanpaina. Nagorek OlatuKoopek proposatutako hamar neurri azaldu dizkigu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151118hizpideanagorevega.mp3 Deskargatu hemen

Euskal garagardo baten ingurukoak dakartzagu jarraian: BOGA garagardo naturala kooperatiba batean egiten dute, Mungian dago kokatuta ekoizpen gunea, eta ingurugiroa eta osasuna zaintzen duen produktua egiten saiatzen dira, Urtzi Ugalde ekoizleak kontatu digunez. Iaztik dabiltza “Pilsen” motako garagardo hori egiten eta Bizkaiko eta Bilboko zenbait tabernetan komertzializatzen. Urtzik esan digunez, […]