Gaurko saioan bi liburu izan ditugu hizpide. Batetik gaur bertan aurkeztutako Irati Jimenez “ Begiak Irekiko zaizkizue” saiakera izan dugu hizpide. Literaturari buruko elkarrizketa bat proposatzen digu kazetari eta idazleak. Euskal literaturari eta sistema literarioari ikusten dizkion gabeziak aztertzen ditu, beti ere literaturarekiko duen maitasuna agerian utziz. Bigarren partean “Gezurra […]
kultura
Dientes de Luna talde gernikarrak 2008an eman zion hasiera musika ibil bideari. Bosgarren lana argitaratu berri dute, Aimar eta Unai batu zaizkigu saiora. “Medusa” deituriko lana triologia baten azkena izan da, lehenengo “Utopista” izan zen gero ”Atmosfera” eta azken honetan uraren unibertsora eramaten gaituzte. Oraingoa hiru kantu euskaraz kantatu dituzte […]
Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloak Mikel Urdangarin, Xamanak taldea eta Olatz Salvador bilduko ditu hiru asteburutan oholtza gainean. Azaroaren 12tik aurrera eta Bizkaiko hiru toki enblematikotan (Otxandioko Andikona Plaza, Barakaldoko Munoa Jauregia eta Saturraraneko Pasabidea) grabatutako hiru kontzertu akustiko eskainiko dira online […]
Bihar arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilborock aretoak Bazter Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa jasoko du. Ekitaldi hau Eskina Femenina taldeak antolatu egin du, bertako kidea den La Basu izan da gurean. Arratsaldea Haizetzo eta Ningra Gasteizeko bikote gaztearekin hasiko da, eszenatokira igotzeko . Ondoren, WomanPowah etorriko dira, Bazter Fest #7 jaialdian parte […]
Joseba Irazoki eta lagunak hirugarren alea argitaratu berri du. Disko puzka egin du Josebak lagunez inguratuta 9 kantu barrenak mugitzen dizkizuna. Ostegunean Kafe Antzokian zuzenean aurkeztuko ditu kantuak, aitzakia ederra berarekin berba egiteko. Gainera hirugarren lana hau,JIEL bezala izendatu du. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211102_piper_JosebaIrazoki.mp3 Deskargatu hemen.
Cremalleras taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Gernikako taldeak “Aviones con vértigo” deituriko lana plazaratu du. Boskote gaztearen 8 abestiz osaturiko lan honek zuzenean eramaten gaitu 2000. urteko lehen hamarkada horretan denon ahotan zegoen erderaz abestutako pop rock horretara. Melodia itsaskorrak, eta gitarren soinuak dira disko honen osagai nagusiak. Aviones Con […]
Gaurkoan Goizane Aizpuruarekin berba egin dugu. Ekainean argitaratu zuen Izarak deituriko eleberria Alberdania argitaletxearekin. Ane, Xabi eta Elene hirukoteak dira nobelako pertsonaiak, hiru pertsonaia nagusien hainbat arlotan bilakaera kontatzen da, hala nola gorputzaren bizipena; intimitatea; bikotea, sexua edo maitasuna. Bost ataletan: uda, udazkena, negua, udaberria eta bosgarren aroa, esperoan ematen […]
Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 12an abiatuko du bere 63. edizioa. Jaialdia azaroaren 19ra arte luzatuko da. Aurtengo programazioa prentsaurreko batean aurkeztu dute gaur goizean. Aurtengo Ohorezko Mikeldi sariak Margarethe von Trottari eta Imanol Uriberi emango zaizkie. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211025_Zinebi.mp3 Deskargatu hemen.
Lau kantutako EPa argitaratu berri du Afrika Bibang kantariak. “ispiluaren aurrean” deituriko lanean emakumeak ahalduntzeko kantu egin du, sare sozialen ingurukoa, esaterako. Lau abestiz osotutako EP-a, soul eta R&B doinuak protagonista dira. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211021_afrika.mp3 Deskargatu hemen.
Audience taldeak Tolesdurak aurkeztuko du larunbatean Kafe Antzokian. Ekainean plazaratu zuten bilduma bikoitza eta, gaurkoan, taldeko Gaizka Insunza izan dugu gurekin. Audiencek 20 urte bete ditu eta ibilbideaz berba egiteko aukera izan dugu. Diskoak entzunaldi bat baino gehiago merezi du eta bertan harribitxi bat baino gehiago topa dezakegu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211021_Audience_gaizka.mp3 Deskargatu […]
