Bakarkako ibilbideko hirugarren diskoa argitaratu du aurten Iker Martinek, Bull Biainek, Joxeba Aranburuk, Iñigo Ugartek eta Jimmy Irizarrek osatzen duten Zaldi Herrenak talde laguntzailearekin batera. “Hegaldiak” da bere izenburua eta ostiralean Bilbon zuzenean aurkeztuko du. Gaurkoan piperpolisen izan da. https://bilbohiria.com/docs2/2022/piperpolis/220125_piper_iker_martinez.mp3 Deskargatu hemen.
kultura
Birkit musikariak bakarkako bigarren lana argitaratu berri du. 2017 “emen” lana plazaratu zuen eta 2021 bukaeran bere bigarren lana iritsi da, aurrekoarekin alderatuta badakar aldaketa batzuk, izan ere oraingoan taldearekin batera landutako kantuak aurkezten dizkigu. Irratira batu zaigu. Birkitekin Inertzia deitutako lanaren inguruan luze berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220110_Birkit.mp3 Deskargatu hemen.
Jakina da Piperpolistarrak antzerkizale amorratuak garela, hori dagoeneko entzule jakingo duzu. Horregatik saioa abiatzeko urte amaierarako antzerkiari loturiko argitalpenen inguruan mintzatuko gara. Oholtzatik liburura salto eginiko hitzez eta historiak edota taularatu gabeko hitzak ere izango ditugu hizpide. Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak bi argitapel egin ditu, ‘Miss Karaoke’ Oier Guillan eta […]
Gaurkoan Hipnosia talde berria ezagutu dugu, izen bereko diskoa argitaratu dute. 2021ean sortu da taldea, beste talde batzuetan aritutako musikariak osatu dute proiektu berria. Taldearen izena eta kantuak kontzeptu berdinaren bueltan landu dituzte, gizartea hipnosi batean dagoela eta esnatzeko aldarria egiten dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211203_hipnosia_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.
“Haize beltzak” da Hegazkin taldearen lanaren izena da. Gaurko saioa Isuo batu zaigu. Sei kantuko diskoa argitaratu dute, “Haize beltzak” izenekoa, Mukuru kolektiboaren zigilupean. Shot! Estudioan grabatu dute Ander Barriuso Muñoa teknikariaren eskutik. Alayn Carazo eta Isuok osatzen dute taldea. Sintetizadoreak, gitarra eta ahotsa dituzte oinarri. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211130_piper_hegazkin.mp3 Deskargatu hemen.
Hamar urte bete ditu McOnak taldeak, urteurrena ospatzeko bitakora lana ondu dute. Kafe Antzokian batu gara Maren, Koldo, Kemen, Irati, Beñat eta Josebarekin. Hamar urteko ibilbidean ikasitakoa eta eskuetan kantu berriak dituztela, azken lanaren xehetasunak ekarri dizkigute. Sortze prozesua eta kantuen grabazioak nahi baino gehiago luzatu dira, baina bilduma 2020. […]
Hiriguneetako gazteak eta euskarazko kultura. Bi aldagai horien barruan sartzen denaz hausnartuko da abenduaren 2an Barakaldon. IGO BOLUMENA! Euskara. Kultura. Transmisioa. Ertzetatik jardunaldia izango da horretarako zita, eta Ahize-AEK-k bertan aurkeztuko du #Damolat unitate didaktikoa. Naroa Jauregizuria izan da gurekin. Bilbo Handian, jende asko euskararen ertzetan bizi da euskararen mundua […]
Euskal Herriko Emakume desberdinen testigantzak jaso dituen dokumentala da Gure hots, Arrate Fernandez Itxasok egina. Adin eta lur eremu desberdinetako errealitateetan ispilu dutena izan nahi duena. Azken bi mendeen errepasoa eginen dugu, alegia, lau hamarkaden berri euren iritziekin saretua.Gaurkoan Gure hots dokumentala hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211123_piper_GureHots_dokumentala.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Bilbo aldean Liher taldea “Eta hutsa zen helmuga” lana aurkezten dabil eta gurean bisita egin digute, hamaika kantu berri bildu dituzte lan berrian. Hutsetik hasi beharraren inguruan hitz egin dute disko kantuetan, izan ere aurreko lana aurkeztu eta segidan etxeratu gintuzten, horren guztiaren ondorengoa da “Eta hutsa zen helburua”. […]
Iseo izan da gurean. Lau abestitako EPa argitaratu berri du. Ahotsa eta gitarra lagun dituela, ‘Etxean’ deiturikoa, lau bertsio , lau kantu oso ezagunena ekarri ditu, eta etxearen kontzepturen bueltan bildu ditu, Mikel Laboa, Hertzainak, Benito Lertxundi eta Berri Txarraken kantuak. . Bera, gitarra eta lau ereserkiren bertsioak, horixe da […]
