‘Udagoieneko Ostera Hegan’ musika zirkuituan Mikel Urdangarin, Olatz Salvador eta Xamanak izango dira

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloak Mikel Urdangarin, Xamanak taldea eta Olatz Salvador bilduko ditu hiru asteburutan oholtza gainean. Azaroaren 12tik aurrera eta Bizkaiko hiru toki enblematikotan (Otxandioko Andikona Plaza, Barakaldoko Munoa Jauregia eta Saturraraneko Pasabidea) grabatutako hiru kontzertu akustiko eskainiko dira online dohainik udagoienekoostera.eus webgunean. Aurten musika eta memoria historikoa uztartu nahian Udagoieneko Ostera Hegan 2021eko kontzertu zikloa berezia izango da, izan ere, Bizkaiko hiru gune esanguratsutan eskainiko dira kontzertuok: Otxandioko Andikona Plazan (Mikel Urdangarin), Barakaldoko Munoa Jauregian (Xamanak) eta Ondarroako Saturrarango kartzelaren parean (Olatz Salvador).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Urtarrilaren 8rako deitu du Sarek manifestazioa Bilbon

al. Aza 8 , 2021
Elkarbizitzarako. Bakera. Etxerako #BIDEAN” lelopean Bilboko kalean berriro ere milaka pertsonen aldarriaz bete asmo ditu Sarek datorren urtarrilaren 8an. Orain arte emandako aurrerapausoak aintzat hartu, eta gehiago behar direla adierazi dute bozeramaileek. Salbuespen legediak indarrean iraun bitartean bizikidetza  ezinezkoa  dela esan dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/21108_sare.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak