‘Osorik da!’ lelopean, Durangoko Azokaren 54. edizioa abian da. Landako Gunea jendez lepo dago, gaurko eguna ikasleen eguna izanik beraientzako antolatutako ekitaldiak izan dira nagusi. Goizean Ahotsenean instrumentuak egiteko aukera izan dute baita liburuak nola editatzen diren ikasteko aukera. Bertatik bertara ibili gara gaztetxoekin hitz egiten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Ikaleak_intrumentuak_liburuak.mp3 Deskargatu hemen.

Goizeko 10:30etan hasi da Durangoko 54. Azoka. Aurtengo leloa “Osorik da!” hamaika dira batzen diren emozioak, esperientziak eta bizipenak. Aurtengo nobedadeak Ioar Oteizak ekarri dizkigu Durangoko azokako komunikazio arduradunak. Lehengo aipaztekoa landako guneko saltokien aldaketa. Aurten ere aurreko urteetan bezala egitaraua guneetan banatuta egongo da, Areto Nagusia, Gogoetaren plaza, Ahotsenea, […]

Bertsolari Txapelketa Nagusiak ez du etenik, eta POTTO saioak ere ez! Asteon, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Durangoko Landako gunean jokatu zen finalaurrekoen aurreneko atalaren azken saioa aztertu dute. Bertan Aitor Mendiluze izan zen garaile, ofiziotan ikaragarrizko lana eginda; Miren Amuriza izan zen bigarren sailkatua. Seikoteak taulagainean egindako lana aztertu […]