Jusquauretrait kolektiboa Frantziako gobernuak indarrean ezarri nahi duen lan legearen aurkako mugimendua da eta azken asteotan ekimen asko abiarazi du eta ekintza ugari egin, lan erreforma gupidagabe hori geldiarazteko asmoz. Ipar Euskal Herrian ere izan du oihartzunik mugimenduak eta horren erakusgarri aipa liteke lehengo egunean Miarritzeko autobideko ordainlekua trabatu zutela […]

Pasa den astelehenean gertatu zen, eta berehala etorri zen erantzuna… udaletik izan ezik: hildakoa ez zen Barakaldokoa, beraz, protokolo jakin bati jarraituz udalak ez zuen ezer egin. Gainontzeko agente guztiak bai, prekarietateak hiltzen duela salatzeko hainbat lagun bildu ziren Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/16018solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Nikolas Lekuonaren erakusketaren aipamenarekin hasi da gaur Alvaro Hilario kazetaria. Gero, larunbatean Museoen nazioarteko eguna izango dela eta, El Pobaleko museoan egingo direnak komentatu ditu. Bestalde, martxan dugu dagoeneko XI. Liburu Anarkisten azoka Bilbon: egun hauetan hitzaldiak eta liburu batzuen aurkezpenak ari dira egiten; azoka, aldiz, larunbat eta igandean izango […]

Laborariak garen arren, aitzur eta palak geldirik utzi ditugu gaur, aldarri egiteko, proletariotza eta prekariadotzarekin bat eginez. Maiatzaren lehena da, langilearen eguna. Horren karietara prestatu dugun saioan langileen egoera eta langile borroka hizpide duten hainbat abesti bildu ditugu: Aire ahizpak (Heia, heia), Oskorri (“Guretzat“, Gabriel Arestiren oroimenez, 1976), Internazionala, Anje […]

Gaur, apirilak 28, lan Osasunaren Nazioarteko eguna ospatzen da munduan zehar, baita Bilbon ere. Hasteko, Afrika Jimenezek egun honen gaurko ezaugarri nagusiak komentatu ditu: lan istripuak, bajak, mutuen erasoa… Gero, Amaia Zubietak aurtengo Maiatzaren lehena izan du mintzagai: Bilboko hitzordua, leloa, egoera… (Afrika eta Amaia EILASeko kideak dira). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150428solaseilasafrikamaia.mp3  Deskargatu […]